- Azpikontratatzea ez dela onartuko jakinda, Sestaon sestaoarrontzat gauzatzeko proiekturen bat duen edozein pertsonak edo irabazi-asmorik gabeko elkartek eska dezake diru-laguntza.
- Sestaoarrontzat onuragarriak diren proiektu horiek Sestaon bertan gauzatu behar dira.
- Irabazi-asmorik gabeko elkarteek erroldatuta behar dute egon horretarako Eusko Jaurlaritzak duen erregistroan.
3. DIRU-LAGUNTZA
BAI AHAL DA hauteskunde elkarteak 2016. urtean zehar Sestaoko udaletik jaso duen dirutik aterako da proiektuak gauzatzeko diru-laguntza. Diru-kopurua, gehienez jota, 3.000 eurokoa izango da.
4. ESKABIDEAK AURKEZTEKP EPEA ETA LEKUA
A) Eskabidea eta beharrezkoa den gainontzeko dokumentazioa aurkezteko epea martxoaren 1ean hasiko da eta martxoaren 31ra arte irekita egongo da.
B) Eskabidea aurkeztean Itzuli programaren arauak ontzat ematen direla ulertzen da
C) ITZULI programan parte hartu nahi duten pertsonek zein elkarteek eskabidea ez ezik honako dokumentu hauek ere aurkeztu behar izango dituzte:
- Eskabidea sinatzen duten pertsonen nortasun agiriaren fotokopia bana.
- Elkarte baten ordezkaria bada, bere izenean aritzeko elkartearen baimena sinatu eta zigilatu ondoren.
- Aurkeztutako proiektuaren inguruko kurrikuluma. eskarmentua eta trebakuntza.
- Elkarteari dagokion erregistroan inskripzioaren ziurtagiriaren fotokopia
- Elkarteak bere lan- eta zerga-betebeharrak eguneraturik dituela zinpeko adierazpenaren bidez esan behar digu.
D) Proiektuak honako zehaztasun hauek bildu behar ditu: arloa, helburuak, aurrekontuak, materialak, baliabideak, lan-metodologia, lana garapenerako kromograma (egutegia zein ordutegia), espero ahal den emaitzak eta hauen garrantzia.
E) Guri proiektuari dagozkion eskabidea, dokumentazioa eta zehaztasunak helarazteko era batzuk dituzue aukeran:
POSTAZ ( Sestaoko Podemos-en La Morada-n, La Iberia kaleko 13.ean –48910 Sestao-)
ESKUZ gure egoitzan (goian aipatutako helbidean) astearteetan edo ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
POSTA ELEKTRONIKOZ (“ITZULI” deitura erabilita)
sisepuedesestao@ gmail.com ala
podemossestao@gmail.com korreoetara bidaliz
F) Eskabidea guri ematean, bertan agertzen diren datuak eta agiriak baieztatzeko baimena ematen digu eta gure zalantzak argitzeko aukera ere.
G) Eskabideetan oker edo hutsuneren bat nabarituz gero, eskaeraren egilearekin hitz egingo dugu jakinaren gainean jarri eta akatsak zuzentzeko. Horretarako hamar eguneko epea izango du. Egin ezean, ez dugu bere eskabidea kontuan hartuko.
05.- EMATEAREN PROZEDURA
A) Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, epaimahaikideek eskabide guztiak irakurri eta proiektuei dagokien dokumentazioa aztertuz eta proiektuak balioesteko irizpideei jarraipena emanez guztien artean proiekturik onena zein den erabakiko dute.
B) Aurkeztutako proiektuak balioesteko batzordea sortuko da. Baloratze komisioa honako kide hauek osatuko dute:
- Presidentea: Bai Ahal Da elkartearen bozeramailea izango da
- Kideak: Bai Ahal Da elkartearen eta Sestaoko Podemos-en zirkuluaren
ordezkari bina eta proiektu finalisten ordezkari bana.
- Eta idazkaria. Honek baloratze komisioak izango dituen bilkuren aktak egiteko ardura izango du. Bilkuretan komisioa osatzen duten pertsona guztiek hitza hartu ahal izango dute, baina bozkatzeko eskubidea idazkariari ez dagokio.
C) Proiektuen kalitatea behar bezain egokia ez bada, diru-laguntza eman gabe gera daiteke.
D) Proiektua eta honekin batera eman behar diren dokumentazioa eta zehaztasunak ezagutu ondoren, beharrezkoa izanez gero, proiektuen arduradunei komisioaren aurrean zalantzak argitzeko deia egin ahal izango zaie.
E) Proiektuak balioesteko irizpide nagusiak hauek izango dira: PROIEKTUAREN
- arduradunen eskarmentua eta ahalmena,
- kalitatea,
- bideragarritasuna,
- sestaoarren beharrei erantzuteko egokitasuna,
- Sestaon izan ahal duen eragina,
- jarraipena eta memoria.
06. ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
A) Eskabideak aurkezteko azken egunetik eta epaimahaiak erabakia hartuko duen arte, gehienez jota, hilabeteko epea pasako da. Behin ebatzi eta interesatuei erabakiaren berri eman, aldaketaren bat sortuz gero, Bai Ahal Da elkarteari horren berri eman behar izango zaio.
B) Diru-laguntza noiz eta nola eman interesatuekin adostuko da. Jasotako diruaren justifikazioa legearen araberako fakturen bidez egingo da.
C) Diru laguntza nori eman erabakitzeko unean kontuan hartu ziren proiektu irabazlearen ezaugarrietan aldaketak eginez gero, bertan behera gera daiteke epaimahaiaren erabakia eta, horren ondorioz, jasotako diru-laguntza bueltatu beharra.
F) Guztira jasotako diru-kopurua laguntza ematen zaion ekintzaren kostua baino handiagoa ez bada, Bai Ahal Da hauteskunde elkarteak emango duen 3.000 euroko diru-laguntza beste diru-sarrera batzuekin bateragarria izango da.
E) Proiektua gauzatzeko beharrezkoa izan den diru-kopurua 3.000 € baino txikiagoa izan bada, erabili ez den kopurua bueltatu behar izango da. Jasotako diruaren justifikazioa ezinbestekoa izango da.
07.- PERTSONEI ZEIN ELKARTEEI DAGOZKIEN DATUEN BABESA ETA KUDEAKETA
Datuei dagokienez legeak agintzen duena zorrotz bete egingo dugu.